Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/05/03

'Francoren bilobari gutuna' tituluko antzezpena Ermua Antzokian ikusgai ostiralean

Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu panpin laborategiak elkarlanean ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Kutxabank entitateren webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta baita ere ikuskizuna hasi artean takilan bertan. Aktoreak Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Erika Olaizola eta Pako Revueltas dira, Ximun Fuchen zuzendaritzapean. Lana Unai iturriagak eta Igor Elortzak idatzi dute. Emanaldiak ehun minutu irauten ditu eta euskara hutsean da.

Euskal antzerkiaren altzoan

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu ginela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta elkarrekin sortu genituen “Errautsak” eta “Hamlet” antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio; euskarazko teatroari. Orain bueltan dira, ‘Francoren bilobari gutuna’ titulukoarekin, urrian aurkeztu zutenetik herri eta antzeztoki ezberdinetatik biran dabiltzalarik.

Sinopsia

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologiakoa da Francoren bilobari gutuna.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo