Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/20

Bigarren sari banaketa <Megairakurleentzat>

Udal liburutegiak ‘Megairakurleak’ lehiaketako sari gehiago banatuko ditu ekainaren 21ean. Sari banaketa hori Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Irakur zaletasun sustatzeko ekimen hau urte hasieran jarri zen martxan. Lehiaketak sei urtetik hamaseira bitarteko gazteek saritzen ditu, baldin eta hiruhileko zehatz batean liburu kopuru bat irakurtzen badute. Irakurketa horiek zuritzeko urtarrilean eskuratu zuten agendako fitxa bana bete behar dute liburuko. Gutxieneko liburu eta irakurketa kopurura ailegatzen direnean baleak jasotzen dituzte, gero opariez trukatzeko. Hiru hileko honetako azken eguna, atzokoa izan zen. Parte hartzaile bakoitzak bildutako baleak eraman beharko ditu biharko ekitaldi horretara.

 

Ekimena hainbat helburu ditu; batetik eta nagusiena, irakur zaletasuna sustatzea eta, bestetik, liburutegiko erabiltzaileek autonomoak izan daitezela irakurgaiak bilatzen eta adin bakoitzerako aproposak direnak bilatzen. , irakur zaletasuna sustatu eta areagotzeko xedea duena. Lehiaketari ‘megairakurleak’ izena jarri izan zaio eta erabiltzaileek liburutegian autonomoak izan daitezela irakurgaiak bilatzen eta adin bakoitzerako aproposak direnak aukeratzen.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo