Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/04/18

Oscar sarietako filma onena: Moonlight, asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

Ostegunean hasiera emango diogu zine aste berri bati Ermua Antzokian. Asteko programazioaren ezaugarri nagusia Oscar sariak izango dira. Zineklubean atzerriko hizkuntzan eginiko filma onenaren saria jaso duena ikusteko parada izanen dugu; Ashgar Farhadi zuzendariren ‘El Viajante’ titulukoa. Zuzendari horrek ‘Nader y Simin, una separación’ eta ‘El Pasado’ titulu azpimarragarrien autorea era bada. Oraingo honetan Farhadik drama zorrotz bat dakarkigu, egoera konplexuak kalitatez eta maisutasunez jaso eta azaltzeko duen ahalmen mantentzen duela agerian utziz. Emad eta Ranak Teheran hirian duten pisutik atera behar dira, obrak egin ahal izateko. Beste etxebizitzara lekuaz aldatzeak eta aurretik izandako beste errentari batekin izandako gorabeherak emozioen tormentari hasiera emango dio. Filma emozionantea da, minuturo hasi egiten dena amaiera hunkigarrira iristeko. Oscar saria irabazteaz gain, gidoi onenaren eta interpretazio maskulino onenaren sariak ere bildu ditu filmak Cannes hiriko jaialdian. El viajante filma ohiko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda, larunbatean iritsiko da. Arratseko zazpi eta erdietan ‘El Bar’ titulua proiektatuko dugu lehen aldiz, Ale de la Iglesia zuzendariarena. Parte hartzen du aktore bikainen talde batek, besteak beste, Mario Casas, Blanca Suárez, Secun de la Rosa, Terele Pávez, Carmen Machi eta José Sacristán. Abiadura handiko thrillerra da, zuzendari probokatzailearen zigilu eta ezaugarriak biltzen dituena: probokazioa, gehiegikeria, tentsio, eta abar. Behar bada, azken urteetan egin duen lanik onenaren aurrean gaude. Umore beltza du eta teknikoki ondo egina dago. Taberna batean itxita geratzen den aktore taldearen lana bikaina da. Egun arrunt baten goizeko 9ak dira. Talde heterogeneo bat gosaltzen ari da Madrilgo hiriguneko taberna batean. Bat-batean gauza korapilatzen hasten da, gero eta gehiago eta…behar bada, larregi. El Bar ikusteko aukera izango dugu, larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala, Barry Jenkins zuzendariaren ‘Moonlight’ lan aparta da. Hiru sari nagusi jaso izan dituenak Oscarretan: filma; egokitutako gidoirik eta Mahershala Alirentzako bigarren aktore onenarenak, hain zuzen. Filma ohiz kanpokoa da, ederra benetan. Filmak buru nahiz bihotzean jotzen du, kontatzen duen istorioa barne harrapatuko gaituelarik, pertsonaiaren bizitzaren barrenera bidaiatuko gaituelarik, ikuslea sakonki hunkituaz. Chiron Miamiko zonalde korapilatsuan bizitza zaila duen gaztea da. Filmak bere bizitzako gorabeheratan murgilduko gaitu hainbat urtetan zehar jarraipena eginez. Filma zoragarria da, aparta eta Oscar sariez gain beste hainbat ere bildu ditu, esaterako Urrezko Puxika filma dramatiko onenarentzat.Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratsaldeko 5etan Los Pitufos, la aldea escondida 3D. titulukoa ikusteko aukera izango dugu. Pertsonai maitagarri eta ezagunak bueltan ditugu, beraien gatz eta poztasunarekin. Eta noski, beraiekin bat Gargamel maltzurra ere badator. Pituforen bat harrapatuko ote du? Erantzuna igandean.

Argibide gehiagorako ikus, Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo