Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/20

VII. gastronomi jardunaldiak, gain gainean

‘Lobiano’ Gastronomi elkarteak, Ermuko Gastronomi jardunaldiko VII. Edizioaren programa aurkeztu berri du. Jardunaldiok ekainaren 25etik uztailaren 1era bitartean gauzatuko dira eta egitarau horretan aukera zabal eta erakargarriak bildu dira. Aste berriari hasiera ematearekin batera hasiko da programa, asteko lan egun guztietan izango da zerbait eta ostegunetik aurrera herria pil-pilean jarriko da pintxo lehiaketarekin eta azokarekin. Guztira sei egun intentsibo bizi ahal izango ditugu, gastronomiaz hitz egiteko, eta produktuak dastatu eta edateko aukera anitzekin. Programak biltzen dituen jardueren artean hiru dastatze afari, mosto edariaren probaketa gaztetxoentzat, herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa, sozietate gastronomikoentzako bakailao txapelketa eta txistorra-jana herrikoia daude.Jardunaldiei astelehenean emango zaie hasiera, Modesto Fabregat sukaldariaren hitzaldi-mintzaldiarekin. Honek Valentziako sukaldaritzari bertako ortuko produktuei buruz hitz egingo du. Ondoren, Somontano dun ardoa eta Valdeoneko (Leon) gazta dastatzeko aukera izango da. Jarduera, udal liburutegian egingo da, arratsaldeko 7:30etatik aurrera. Fabregatek, hurrengo eguneko dastatze-afaria ere, prestatuko du, Erretena elkartean.

Bestalde, larunbateko VII. Gastronomia-azokan berrogeita hamar inguru erakusle izango dira produktu anitzekin. Erakusleetariko hainbat ospe handiko ekoizle eta upeltegiak dira. Produktuak ugariak eta bariatuak izango dira, besteak beste: orein haragia, Colombiako produktuak, gozokiak, kontserbak, Aquitaniako pateak, gaztak, eta edarien eskaintza zabala. Antolatzaileen esanetan, jardunaldi hauen helburu nagusia ermuarrak “gastronomi alorrean hezi eta zaletasuna bera zabaltzea da”. Hori horrela, larunbateko azokaren jomuga ez da izango “salmenta eta kontsumismoa, ezezagunagoak zaizkigun produktu asko dastatu eta horien berri izatea” baino.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo