Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/19

UKEk -Kirolaz Blai proposamena osatu eta hobetu egin du

Udal Kirol Erakundeak udako ‘Kirolaz Blai’ egitaraua aldatu egin du, erakargarriago egiteko xedez. UKEk uztailaren 5erako aurreikusitako jarduerak golf hastapeneko ikastaro eta zuhaitz gainean multiabentura zirkuitu batengatik aldatu ditu. Jada, 38 pertsona apuntatu dira eta antolatzaileak datozen egunetan dauden 55 lekuak betetzea espero dute. Proposamenak gazteen artean harrera ona eta interesa piztu duenez, antolatzaileek uztailaren bosteko aurreikuspenak aldatzea erabaki dute, are eta erakargarriago egiteko. Hortaz, egun horretan Gorlizeko hondartzara joan, bertan eskalada egin eta segidan Armintzarainoko ibilaldia egin ordez, La Arboledako Meategi Golf zelaian hastapen ikastaro bat egingo dute eta, segidan, Sopuerta Abenturan, paregabeko multiabentura zirkuituaz gozatuko. Bertan hemendik gutxira Euskadiko zuhaitz arteko lehenengo jolas parkea irekiko da eta, Ermutik joango den taldea instalazio berriak estreinatuko dituzten lehenengoetariko izango da. Egitarauan aurreikusitako gainerako jarduerak bere horretan mantenduko dira, inolako aldaketarik gabe.

Egitarauak proposatutako aukera oso zabala du, kirol diziplina askoko jarduerak eta txangoak uztartuz. Kanpaina uztailaren 2tik 17ra bitartean gauzatuko da, horiek barne. Egitaraua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da aproposa eta jarduerak 6 urtetik 12ra bitartekoentzat pentsatu dira. Erakunde autonomoaren helburua ondokoa da “jarduera fisikoan eta jolasean oinarrituta, kirolaz gozatzeko eta jarduera anitzetarako gune bat eskaintzea”. Izenak emateko epea oraindik zabalik dago eta nahi dutenek kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzutik pasa daitezke fitxa betetzera. Izen ematea zabalik mantenduko, ekainaren 29a arte, lehenago dauden 55 plazak betetzen ez badira. Izena emateko 59, 05 euro ordaindu beharko dituzte kiroldegiko abonatuek eta 95,75 euro abonatu ez direnek. Argibide gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu den bi orrikoa; jo kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzura edo deitu 943 17 90 90 telefonora.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo