Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/18

Euskadi eta Galiziaren arteko loturak areagoturik, Ermuaren laguntzaz

Euskadi eta Galiziak atzotik hurbilago eta anaikideago daude. Atzokoan,eta lehenengo aldiz, Ermua herriak Euskadin ospatzen den ‘Galiziaren Eguna’ hartu zuen bere kaleetan. Eguna intentsitatez eta berotasunez, bizi izan zen, gizakiei dagokigunez bai eta, giro eta eguraldiari dagokionez. Ekimena kulturen arteko fusioaren, errespetuaren eta elkarbizitzaren adibide izan zen. Herria keta ermuarrek dena eman genien atzokoan Galiziako Zentroen Ermandadeari eta Autonomia Erkidegoko gainerako herrietatik bisitan etorri zitzaizkigun herritarrei. Sustrai edo jatorri galiziarrak dituzten asko bizi dira bai Ermuan bai eta Euskadik barne hartzen dituen hiru lurralde historikoko beste hainbat udalerritan. Horregatik, atzokoa egun handia zen, eta etorri zitzaizkigun agintarietan ere islatu zen hori. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria etorri zen, Galiziako Xuntaren izenean, Immigrazioko Idazkari Orokorra, Manuel Luis Rodriguez eta Foru Aldundiarenean, Kultura Foru diputatuak, Belen Greaves. Ermuko Udalbaltza osoa ere bertan izan zen, Carlos Totorika Izagirre alkatea buru zuela.

Udalbatzak udaletxe aurrean itxoin zuen Lehendakariari ongi etorria emateko Carlos Totorikak Juan Jose Ibarretxe agurtu zuen, bere ezkerrean Galiziako Xuntako Jose Luis Rodriguez zuelarik

Lehendakariak Euskadiko Zentro Galiziarren presidenteak agurtu zituen Agintariek plazarantz doazela, bildutako jendetzaren artean

Horiek guztiek, herriko plazan eguerdian egin zen ekitaldian parte hartu zuten. Lehendakariak bere hitzaldian ‘bihotz zati bat galiziarra zuela esan zuen, gaztetan bere familia gerra zibiletik ihesi bertan eman zituen urteak’ gogora ekarriz. Honek plazan bildutakoei eta batez ere gaztei ‘beren jatorria ez ahazteko eskatu zien’, azpimarratuz ‘nongoa den ez dakienak, ez baitu jakiten nora joan’. Euskadiko presidentearen hitzetan ‘gallego eta euskaldunek iragan komuna dugu, biek ibili baikara batetik bestera bi mila urtez munduan zehar bizi ahal izateko’. Nolanahi ere, bi herrion identitatearen ezaugarriak ‘zintzontasuna eta lana gogoz egitea izan direnez,’ ibili eta pasa garen lekuetatik ‘maitasuna datorkigu bueltan’.

Agintariak dantzarien aurrean jarrita Galiziako dantza taldeak 'muneira' bat eskaini zien agintariei

June Arano eta Iñigo Gorritxategi bikoteak dantzatu zuten aurreskua Agintariek dantzari guztiak agurtu zituzten, lana amaitu eta gero

Carlos Totorikak bestalde, galegoz ongi etorria eman eta hizkuntza horretan hasi zuen bere hizketaldia. Ondoren, hau esan zuen ‘jakin badakit Ermuaren zati bat,e Galizia ere badela’. Gure herrian dugun integrazioaz eta kultur aniztasunari egin zion aipamena ondoren, hemen bizi garenak bizikidetasun eta errespetuz bizi izanaren adibidetzat joz. Totorikaren hitzetan lan ildoa hori da, elkarbizitza baketsuari eta askatasunari leku egiteko. Ekitaldi horretan Txillida Leku museoari zilarrezko enara (anduriña) eman zitzaion. Ermandadeko presidenteak Pilar Rodriguezek saria Txillidaren semeari eman zion. Luis Txillida Beltzuntzek saria eskertu eta aitaz oroitu zen eta, harekin batera harria eta burdina lantzen laguntzen zioten, Carballo eta Vidal kolaboratzaileez, ‘galiziarrak baitira’.

Xurxo Souto pregoilaria bere pregoia egiten zuen bitartean Carlos Totorika alkatea bildutakoei hitz egiten, ezkerrean Souto eta Txillida dituelarik

Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren argazkia, hitz egiten zegoenean Hizlarien mahaian eta ezkerretik hasita, Xurxo Souto, Luis Chillida, Carlos Totorika, Juan Jose Ibarretxe, Manuel Luis Rodríguez, Pilar Rodríguez, Belen Greaves eta Gonzalo Alvarez


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo