Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/15

Galiziaren XXII. Egunari hasiera emango zaio gaur

Gaur emango zaio hasiera aste bukaera honetan Ermuan ospatuko den Galiziaren XXII. Egunari. Milaka eta milaka pertsona etorriko zaizkigula aurreikusi da, larunbatean asko eta gehienak batez ere igandean. Egitaraua ekintzaz gainezka dator eta egongo da bai zer ikusi, zer jan eta zer entzun hiru egun horietan. Egitaraua hori Euskadin ditugun zentro galiziarren Ermandadeak antolatu dute Ermuko zentroaren eta udalaren laguntzaz, eta horretan Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galiziako Xuntaren babesaz. Euskadin Galiziako hamahiru zentro ditugu eta horiek Ermandadearekin batera gure udalerrian elkartuko dira asteburu honetan. Ermukoa sortu zen lehenengoetariko zentroa izan zen. Hiru egunetan denetarik izango da; musika, gastronomia, folklorea, artisautza, erakusketak, lehiaketak, dantzaldiak eta, batez ere, giro ona eta alaia kaleetan.

Gaur Jose Luis Iglesias abadeak meza galegoz emango du, parrokian arratsaldeko zortzietan. Meza horretan Lugotik etorrika ‘Lugh’ izeneko eta berrogei kideko abesbatza batek kantatu egingo du. Taldeak kontzertua emango du, meza amaitu eta gero.

Probalekun jarritako txosna, non Galiziako produktu tipiko eta gozoak dastatu ahal izango diren Jada, guztia prest dago, olagarroa, enpanada eta lurralde hartako ardo gozoak jan eta edateko


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo