Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/15

Urrezko instsignia jarriko diote Galiziako Zentroaren presidenteari

Ermuko Zentro Galiziarraren presidente Gonzalo Alvarezek urrezko intsignia jasoko du asteburu honetan Euskadiko Galiziako Zentroen Ermandadeengandik. Goraipamena domekan jasoko du, arratsaldeko ordu batetan herriko plazan eta Euskadin ospatzen den ‘Galiziaren XXII. Eguna’ren egitarauaren barne egingo den ekitaldian. Ekitaldira gonbidatu diren agintariei harrera egin ondoren izango da, Xurxo Souto pregoilariaren hitzen eta olerki eta argazkilaritza sarien banaketa amaitu eta gero. Kondekorazioa Euskadin Galiziako Zentro Erregionalak biltzen dituen Ermandadeko presidentearen -Pilar Rodríguezen- eskutik. Elkarte horrek Ermuko zentroko presidenteari ematea erabaki du ‘galiaziako kultura zabaltzen eta horren alde lanean berrogei urte jarraian eman dituelako eta horretan buru belarri eta ondo ibili izan delako’.

Gaur bertan Gonzalo Alvarezekin hitz egin dugu eta, ‘txunditurik dagoela esan digu, erabakia berarentzat ohore handia dela eta oso harro sentitzen dela’. Alvarezek aitortu digunez bera ‘galiziarra da jaiotzez, euskalduna adopzioz eta bi lurraldetakoa konbentzimenduz’. Etorkinen seme hau urtebete zuenean etorri zen Ermura eta harrez geroztik hemen bizi da. Gurasoengandik ikasi zuen gailegoz hitz egiten mutil koskorra zenean eta, jada, hogeita hemeretzi urte bete dituen herriko Galiziako Zentroaren sortzaileetarikoa izan zen. Ordutik hona ez du zentroarekiko loturarik hautsi eta beti izan da lanean. Berari gustatzen zaion moduan esanda: ‘gurean kultura galiziarra ezagutarazteko eta Galizian, alderantziz, euskal kultura zabaltzeko, bertako herritarrak bat egiteko’.

Lehendakaria datozkigun agintarien artean, izango da

Juan José Ibarretxe Lehendakaria Ermura etorriko da igandean, ‘Galiziaren XXII. Eguneko’ jardueretan parte hartzeko. Antolatzaileek eguerdi parterako espero dute. Bizkaiko Foru Aldundiak ere, ordezkaria bidaliko du, Kulturako Foru Diputatu Belen Greaves bertan izango dela ziurtatu baitute. Galiziako gobernuaren izenean berriz, Immigrazioko idazkari orokorra, Manuel Luis Rodríguez dator. Horiekin guztiekin, batera Carlos Totorika alkatea ere egongo da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo