Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/14

Galizia udal liburutegira ere ailegatuko da

Udal liburutegiak bat egingo du Euskadin dugun Galiziako Ermandadearekin eta elkarte horrek asteburu honetan herrian ospatuko duen egitarauarekin. Hori horrela, asteburuan liburutegiak karpa bat jarriko du Patxi plazatxoan. Bertan galegoz idatzita dituen bibliografi fondoak jarriko ditu ikusgai, baita ere hango eta hemengo egunkarien aleak. Herritarrek, zerbitzuaren nondik norakoak ezagutu ahal izango ditugu eta, baita ere bertako bazkide egin. Karpa horretan irakurtzeko txoko bat ere egongo da. Karpa goizeko haiketatik arratsaldeko zazpiak bitarteak egongo da zabalik.

Larunbat arratsaldean eta igande goizean euskal bertsolarien pareko diren ‘regueifeiroek’ kantatuko dute. Lehenengo saioa plazan izango da arratsaldeko seietan eta bigarrena igande goizeko 11:30etan Valdespina parkean. Larunbat arratsaldean Xurxo Souto pregoilari, idazle eta musikariak ipuina kontatuko du Orbe plazan. Ipuinaren titulua “Itsasoko ipuinak” da.

Bisita eta materialaren emaria

Bestalde Galiziako hainbat liburuzain ere bisitan etorriko zaizkigu bai herrira bai eta liburutegira. Hain zuzen ere, Alicia Barral eta Chus Teijo, Monte Alto herriko liburutegikoak (A Coruña) eta Albino Alonso eta David Pérez, Porriñokoak (Pontevedra). Bisitariek A Coruñako udal liburutegiek bidaltzen dizkiguten gailegozko materiala ekarriko digute. Porriñoko liburutegiak Kultura Ministerioak eta FEMP erakundeak ematen duten ‘2006ko Irakur zaletasuna Saria’ eskuratu zuten eta, Ermuak, beraiek baino urtebete lehenago.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo