Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/14

Ermuan ospatuko da Galiziaren XXII. Eguna Euskadin

Aste bukaera honetan Ermuan ospatuko da Galiziaren XXII. Eguna Euskadin. Milaka pertsona etorriko zaizkigula aurreikusi da, batez ere larunbat eta igandean. Egitaraua ekintzaz gainezka dator eta egongo da bai zer ikusi, zer jan eta zer entzun hiru egun horietan. Egitaraua hori Euskadin ditugun zentro galiziarren Ermandadeak antolatu du, Ermuko zentroaaren eta udalazren laguntzaz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galiziako Xuntaren babesaz. Euskadin Galiziako hamahiru zentro ditugu eta horiek Irmandadearekin batera gure udalerrian elkartuko dira asteburu honetan. Ermukoa sortu zen lehenengoetariko zentroa izan zen. Zentro horiek Irmandadean bilduta daude eta horren bazkide dira: Barakaldo, Bilbo, Eibar, Elgoibar, Laudio, Ondarroa, Pasaia Antso, Donostia, Santurtzi, Sestao, Zarautz eta Gasteizeko zentroak.

Gaurko egunerako hainbat jarduera iragarrita daude, nahiz eta egitarau ofizialari bihar emango zaion hasiera. Claudio Lorenzo margolariak arratsaldeko 7etan erakusketa zabalduko du, Lobiano Kultur Gunean. Ordu erdi beranduago, Xosé Antonio Vilaboa ostalariak, hitzaldi bat emango du, Lobianon bertan. Hitzaldi horren izenburua da: ‘Erromesak, legendak eta tradizioak, Santiagorako bide frantsesean’.

Egitaraua


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo