Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/12

LHIKa: matrikula zabalik eta lanen erakusketa

Ermua-Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak zabalik du matrikula 2007-2008 ikasturterako izena emateko. Ikastegiak hurrengo ikasturtean hiru espezialitate eskainiko ditu: galdaragintza, mekanika industriala eta gizarte eta osasun zerbitzuetako langile laguntzailea. Ikastarook 16tik 21era bitarteko gazteentzat dira eta matrikula dohainik da. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten eta erdi-graduko zikloetarako sarrera froga prestatzen dira. Interesatuak, udal Sustapen Ekonomikoko, Enplegu eta Trebakuntza sailera jo beharko dute izena emateko. Sail horrek bere bulegoak Torreta Etxea eraikinean ditu, Bizkaia Etorbidea kalean ditu eta berori zabalik dago astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.

Ikasleek egindako lanen erakusketa

LHIKan azken urteetan ibilitako ikasleen lanak Lobiano Kultur Gunean ikusgai jarrik dira datorren asteburu honetan. Erakusketa ostiralean zabalduko da, goizeko ordutegia 10etatik ordu bat eta erdietara izanik eta arratsaldekoa, lau eta erdietatik zazpi eta erdietara. Larunbatean bakarrik goizez zabalduko, ordutegi berean.

Erakusketa honen bidez ikastegiak ikasleek egunerokotasunean egiten dituzten lanak erakutsi nahi ditu eta herriarentzat egin duten ekarpena (Gabon argiak, Torretak Etxeko atea, Aldapa kaleko barandak edo Eguneko Zentroan egiten dituzten ile-apaindegikoak). Halaber, egun horiek, zentrotik hamarkada luze honetan pasa diren ehunka ikasle ermuarrak eta ingurukoak berrelkartzeko aukera izan dezatela. Ikasleak beraiek izan baitira zentroko protagonistak eta egun, enbaxadorerik onenak.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo