Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/01/26

Hirigintza udal sailak Ongaraiko plazatxoko haur parkea berrizten dihardu

Hirigintza udal sailak Ongaraiko plazatxoko haur parkea -12tik 17ra bitarteko eraikinen artekoa- eta berritzen dihardu, zerbitzuko teknikariak aditzera eman duenez. Alorrak aldaketa egiteko erabakia hartu du elementu jostagarrien inguruan erorketak izaten badira haurren kolpea murriztu eta izan daitezkeen ondorioak arintzeko helburuz jarrita zegoen segurtasunerako geruza –kautxuzko kolorekoa- hondatzen hasita zegoelako.

Aipatu segurtasun geruza hori estetikoki nahiz funtzionalki hondatzen hasia zen, maila edo altuera ezberdinetik jauziz gero bete behar zuen babesgarri eta segurtasun funtzioa galtzen hasita baitzegoen. Horren aurrean, gauza biak aldatzea erabaki da. Kautxuzko zoladura berriak segurtasun nahiz prebentzio neurri gorenak bermatuko ditu.

Kautxuzko geruza aldatzearekin batera, elementu jostagarriak ere aldatuko dira, etorkizunari begira horrela egitea hobe izango dela ulertuta. Aldaketa eta berrikuntza batera egingo ez balitz, elementuen euskarrietan petatxua egin beharko litzateke bi gauzen artean lasaiera edo zirrikituak geratuko liratekeelako. Hori ekiditeko, batera egitea erabaki da.

Lanak astelehenean hasi ziren eta zonaldea astebururako erabilgarri eta prest ustea aurreikusita dago. Hori horrela, auzoko txikienek bertan jokatu eta dibertitzeko aukera izango dute larunbatetik aurrera.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo