Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/11

Ermua eta gimnasia erritmikoa eskutik bat

Ikasturtearen amaiera gain-gainean dugula eta, gimnasia erritmiko erakustaldiak jendetza ugari bildu zuen azken ostiralean, M.A. Blanco udal kiroldegian. Erakustaldi horretan Eibar eta Ermuko 59 neskatila gazte ikusi ahal izan genituen jardunean. Neskatilak zoragarri aritu ziren, entrenamendu ugaritan ikasi eta landutako teknikak menderatzen dituztela erakutsiz eta, baita, kirol horretan dituzten dohainak.

Gimnastek lanean hasi aurreko agurra eta desfilea. Pelotarekin lanean jardun zuen boskotea.

Erakustaldia arratsaldeko 7etarako iragarrita bazegoen ere, ordu laurden beranduago hasi zen. Ikusleek urtzeko moduko beroa jasan behar izan zuten arren, neskatoen emanaldiak deserosotasun guztiak atzean utzi zituen, ikuskizuna dibertigarri eta entretenigarria oso suertatu baitzen.

Zintekin aritu zen taldearen argazkia. Uztailekin lanean aritutako neskatilen taldea.

Erakustaldi horretan Urkizu ikastetxeko taldea eta Ermuko taldea aritu ziren. Lehenengoa Eibarkoa da eta Esther Barcenillak entrenatzen du, bigarrena berriz, gure herrikoa eta Ana Martín entrenatzailearen esanetara ari da lanean.

Txikienen taldeak egindako erakustaldiaren argazkia. Uztaiekin ariketa ikusgarria egin zuten

Euskadiko txapelketan laugarren tokian sailkatutako kideak. Parte hartzaile guztiei opari bana eman zitzaien.

Eibarko Gimnasia erritmikoko eskolaz kanpoko taldeak bere emanaldia lau taldetan banatu zuen, parte hartzaileen adin eta aparailuen arabera:

Emuko taldea, askoz handiagoa da eta horretan 40 neskatila daude, zeintzuek ondorengo sailkapenaren arabera banatu zuten emanaldia:

Erakustaldiaren amaieran parte hartutako hiru talde batera argazkiak. Ermuko kirolarien taldea erakustaldia amaitu ondoren.

Ermuko taldeko kideak Gipuzkoako lurraldean jarduten dute lehiaketan eta, amaitzear dagoen denboraldia honetan emaitza onak lortu izan dituzte. Esaterako, aipatzekoak dira ondorengo sailkapenak:

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo