Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/09/20

Bihar legegintzaldi honetako lehen 30 BOE zozketatuko da

Bihar irailaren 21ean, asteazkena, udalak San Pelaion sustatutako 30 etxebizitza esleitzeko lehen zozketa egingo da. Zozketa publikoa izango da eta ‘Miguel Angel Blanco’ kiroldegian egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera. Zozketa horretako mahaian herriko notarioa den Rafael María Ortíz Moreno eta Carlos Totorika alkatea egongo dira. Lehenak, zozketako emaitzen fede publikoa emango du eta bigarrenak, Ermuko Udalaren ordezkatu eta haren izenean jardungo. Zozketa horretan guztira 30 etxebizitza esleituko dira, 28 estandarrak izango dira eta beste biak minusbaliotasunen bat dutenentzat egokitutakoak. Etxebizitzon tamaina ezberdina da, txikienak 51 metro karratu dituelarik eta handienak, berriz, 79 metro karratu, hain zuzen ere.

Zozketarako enpresa espezializatu bat kontratatu du Udalak, ONLAE erakundeak erabiltzen dituen bonbo eta bola homologatuak erabiliko dituenak. Ontzietan 812 bola sartuko dira, etxebizitza eskatzaileen izenak beste. Zozketara doazen pertsonen behin-betiko zerrenda horietan izen bat gehiago sartu da, haren eskabideko datuak tratatzerakoan hanka-sartze baten ondorioz, ez zelako agertzen, onartua ez eta baztertua ere. Minusbaliatuentzat egokitutako beste 2 etxebizitzetarako sei pertsona daude zerrendan. Zozketa hau urtea amaitu baino lehen egitea aurreikusita dauden hiruretatik lehena izango da. Honen ondoren, Abeletxen eraikitzen ari direnetatik 101 etxebizitza eta San Antonio auzoko beste 30 zozketatuko baitira, hurrenez hurren. Zozketa horiek azaroan egingo dira, oraindik zehaztu gabe dagoen egunean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo