Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/01/11

Vintage arropak emango dio hasiera Trueke Egunen edizio berriari

Emakumeen Topalekuak ekimen arrakastatsu bati jarraipena emanez hasi du urtea. Trueke Egunak abian dira beste behin, ordainketarik gabeko trukaketak egin ahal izateko. Oraingoan, vintage arropa eta osagarriak izango dira protagonista.

Programa honen funtzionamendua oso sinplea da: aste honetan zehar, ostiralera arte, vintage estiloko arropa eta osagarriak eraman ditzakete parte hartu nahi duten pertsona guztiek Emakumeen Topalekura. Erabiltzen ez dituzten baina egoera onean eta garbi dauden objektuak izango dira, eta programari dohaintzan emango zaizkio, ordainetan ezer jaso gabe, alegia. Gero, urtarrilaren 16tik, astelehena, 20ra, ostirala, ekimenean parte hartu eta euren objektuak entregatu dituzten pertsonek beste elementu batzuk jaso ahal izango dituzte trukean.

Trueke Egunetan, beraz, inolako interesik gabeko donazioak eta trukeak egiten dira. Helburu nagusia herritarrak kontsumo arduratsuak duen garrantziaz kontzientziatzea eta objektuak berrerabiltzearekiko interesa piztea da. Gainera, trukearekin kutsadura murrizten da eta beste emakumeekin biltzea errazten du.

Vintage arropari eta osagarriei dagokienez, Emakumeen Topalekuan utzi daitezke 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Dena dela, epea ostiralean 13:30ean amaituko da. Gero, arropa entregatu duten pertsonek urtarrilaren 16tik 20ra elementu berriak jasotzeko aukera izango dute, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Kasu honetan ere, trukeak egiteko epea ostiralean amaituko da, urtarrilaren 20an, 13:30ean.

Trukeak egiteko epea amaitzean Emakumeen Topalekuan gelditu diren objektuak birziklatu edota irabazi asmorik gabeko elkarte bati emango zaizkio, berrerabili ahal izateko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo