Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/01/11

Sutegi taldeak Lorcaren 'Yerma' antzeztuko Antzokian

Sutegi Antzerki taldeak “Yerma” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Federico Garcia Lorcak idatzitako obra oinarri du eta Juan Alain Dominguez Kortazar ermuarrak zuzentzen du. Sutegi taldea ibilaldi berrian murgilduta dago, Colina zendu ondorengo estreinaturiko lehen muntaia baitute. Yerma muntaian parte hartzen duen ondoko aktoreek osatzen dute: Piedad Kortazar, Esther Cazorla, Ayose Cruz, Manuel Carrillo, Giovanni Aguado, Irati Sampallo, Bárbara Fernández, Raúl González, Paula Méndez, Sindy Otero y Eneko Grande Ferreñok. Sarrerak 8 euro balio du eta, jada, salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitatearen webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan.

"Yerma " Sutegi Antzerki Taldearen ikuskizun berria eta prestatu duen azkena dugu, taldearentzat moldatua izan dena Garcia Lorcaren lan ezaguna oinarri harturik. Erronka handia da, izan ere titulua Lorcaren trilogia deritzanaren barne kokatzen da, La casa de Bernarda Alba (1936)eta Bodas de sangre (1933) izenburukoekin batera. Antzezpenak laurogeita hamar minutuko iraupena du.

Lanaren gai nagusia instintua da, errepresioarekin alderatuta. Yermak barne borroka bat du: instintuak ama izan eta seme-alabak eduki behar dituela esaten dioen arren, ezin du lortu. Frustrazio horren eraginez bere burua gorrotatzera iritsiko da.

Sinopsia

Yermak emakume batek ezkonduta behar duela eta seme-alabak eduki, beste aukerarik gabe, adierazten duen topiko kontserbadorea islatzen du.Yerma idealista bat da, patu bidegabetzat jotzen duenaren kontra azaltzen dena, ezarritakoari eta Jainkoari berari aurre egingo dion istorio bortitz baten protagonista, eta nahiago du bere patuaren protagonista izatea haren biktima pasibo bilakatzea baino.

Yermak izaera zurruna du, ez arrazoizkoa, eta barru barruan sentitzen duenaren arabera jokatzen du. Bere konforme ez izateak, antzutasunaren urkako erresistentziak, tragediara eramango du. Lorcak hizkuntz bortizkerian barrena eramango gaitu azken bukaerara arte: hitzekin konpontzeko gai ez dena, eskuekin konpontzen da. Juanek eman ezin dion gauza bat eskatzen dio Yermak Juani, eta horrek Juanen bizitza osoa aldatuko du, bere patuaren biktima bilakatuz.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo