Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/01/11

Artarrai irabazle Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako sari herrikoian

Ermuko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren zazpigarren edizioak adostasuna ekarri du epaimahaiaren eta herritarren artean. Duela egun batzuk iragarri genizuen moduan, Artarrai dendak eskuratu zuen epaimahaiaren lehen saria, eta herritarrek ere, euren botoen bitartez, establezimendu berberari eman diote euren saria.

Udal webguneko inkestaren bitartez erabaki dute herritarrek euren sariduna. 532 boto zenbatu dira, eta horietatik 98 lortuta, Artarrai kokatu da lehenengo postuan. Bigarren izan da Cocinas Virginia Pascual, 71 botorekin, eta hirugarren, aldiz, Izarbi, 59 boto eskuratuta. Honela gelditu da sailkapen osoa:

Parte hartu duten denden eta jasotako botoen zerrenda
Postua Denda Botoak
1 Artarrai 98
2 Cocinas Virginia Pascual 71
3 Izarbi 59
4 Cocoliso 46
5 Enter Informática 44
6 Elur, Estética y Belleza 43
7 Sukei Proyectos y Reformas 23
8 Peluquería Truccos 20
9 Bolsos Sagardui 18
10 Mercería Gauzak 15
11 Zapa Txiki 15
12 KOKKO Ermua 14
13 Estanco Solozabal 13
14 Electrodomésticos Relec 13
15 7 Colores 8
16 Modas Cande 6
17 Calzados Arinka 4
18 Peluquería Marfil 4
19 Oh LaLa 3
20 Gemma Modas 3
21 Floristería Mª Asun 3
22 Ferretería Anboto 2
23 Vintage 2
24 Electrodomésticos Arrieta-Expert 1
25 Toldos Orbe 1
26 Mercería-Lencería Guipur 1
27 Modas Ángela 1
28 Nane Moda 1
29 Clínica Dental Irale 0

Herritarren botoei esker, Artarraik beste 150 euro irabazi ditu denda hobetzeko edo modernizatzeko analisia eta proiektua egin eta, azken finean, lehiakortasuna areagotzeko.

Gainera, inkestan parte hartu duten pertsona guztien artean, lehiatu diren dendek eskainitako produktuekin osatutako lote bat zozketatu da, iritziak eta parte-hartzea eskertze aldera. Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteko kideen aurrean egin da zozketa, eta Espe Rodríguez Campos izan da sariduna. Irabazleak gaur goizean jaso du bere saria Abiapuntuko bulegoetan, Artarrai dendako arduradunekin batera, Jesús Portugal udal teknikariaren eskutik. Zorionak!

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo