Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/08

Hirigintza alorrak Goienkaleko zati bat urbanizatuko du

Udal Hirigintza alorrak Goienkale kaleko zati bat urbanizatuko du, bertan eratu berri den zerbitzu eta kultur gune berriari egokitzeko eta horrekin bat etorri dadin. Alorrak musika eskolaren aurreko espaloia berrurbanizatuko du, puntu horretatik Orbe plazako arrapala mekanikoa ailegatzen den zatira artean. Hau da, Zinematik Irudi dendarako noranzkoan ezkerreko espaloia. Valerio, Teresa Murga, Eguneko Zentro eta Lobianora arteko zatian harri eta granitozko baldosak erabiliko dira, Bolintxo-Peña okindegiaren aurrez aurreko tartera artean. Puntu horretan zebra-bide berri eta altu bat prestatuko da, automobilak motelago joan daitezen eta obrak amaitu eta gero guztia asfaltatu egingo da berriro. Puntu horretatik Ermua Informatika dendara arte granicem izeneko baldosak erabiliko dira.

Urbanizatuko den espaloiaren irudia, argazki panoramiko honetan.

Bestalde, Valdespina Markesaren kaletik Goienkaleko musika eskolara doazen eskaileretan ere eragingo da, malda kendu eta kalearen mailan jartzeko eta horietako batzuek kentzeko. Bidea estuago geratuko da, espaloia zabalagoa izango delako. Orain zamalanetarako dagoen gunea lekuz aldatuko da eta baita ere, hiri-hondakin solidoak botatzeko ontziak. Amaitzeko, zonalde guztiko argiak aldatu egingo dira, Teresa Murga eta liburutegiaren sarreran erabili diren modukoak jartzeko, gune osoan tratamendu bera eta homogeneoa mantentzeko. Lanak erdibana egingo dituzte eraikuntzako Eder eta Olabarri enpresek, egun Lobianoko obra eta arrapala eta eskailera mekanikoena gauzatzen ari diren esleipendunak, hain zuzen ere.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo