Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/08

Herriko hamahiru tabernek hartuko dute parte pintxoen 5. lehiaketan

Herriko hamahiru taberna eta kafetegiek hartuko dute parte aurtengo pintxo lehiaketaren 5. edizioan. Lehiaketa ekainaren azken asteburuan ospatuko da, ekainaren 27tik uztailaren 1era hain zuzen ere. Lobiano Gastronomia elkarteak lehiaketa herrikoi horren edizio berri bat antolatu du, zeina urterik urte goraka jarraitzen duen eta aurtengoan inoiz baino partaide gehiago izango duen. Guztira hamahiru dira izena eman duten ostalariek, ondorengo hauek hain zuzen ere: Sirimiri, Txalaparta, Giroa, Zutabe, Beer Station, Irulitxa, Jai-Alai, Xagua, Titanic, Herga, Zurich, Pedreña eta Urkaregi. Aurten lehiaketa lau egunez luzatuko da, ostegunetik igandera bitartean, goiko aldean adierazitako datan.

Egun horietan ermuarrok pintxo on eta gozoak dastatzeko aukera zabala izango dugu, Euskadin pintxoaren oso hedatua dagoen ohitura baitugu. Pintxoak euro 1,10ean salduko dituzte parte hartzaileek, bakoitzaren ohiko ordutik aurrera. Aurtengo epaimahaia osatuko dute Oskar Trebiño eibartarrak, Ostalaritzako irakasle eta enpresariak; ‘Krabelin Hotel-Jatetxeko sukaldari nagusiak; eta Lobiano elkarteko Jesus Portugalek. Pintxo onenaren egileari 200€ko saria emango zaio, eskudirutan eta diploma bat. Herritarrok, aurtengoan ere, pintxorik onena aukeratu ahal izango dugu, antolatzaileek bozketa herrikoia egingo baitute. Ermuarrok internet bidez bozkatu ahal izango dugu aukeratu dugun pintxo edo proposamenaren alde, web gune korporatibo honen bidez. Bozketa elektronikoa ekainaren 29ko-osteguneko- gauerdira artean egin ahal izango da edo, biharamunean plazan azokan jarrita egongo den hautestontzian.

Lehiaketara aurkeztutako pintxoak
Zk. Parte-hartzaileak Pintxoaren izena Osagaiak
1 Sirimiri ardandegi Brocheta Sirimiri Urdaiazpiko ondua piperbeltz goriarekin
2 Txalaparta Hortxan Alkatxofa, txangurro eta saltsa amerikarrarekin
3 Giroa kafetegia Cúa Patea, magreta eta modenako ozpina
4 Zutabe kafetegia Flor del Cantábrico Hostorea, bakailaoa eta ganbak
5 Beer Station Munich Okela eta Calahorrako piperra
6 Irulitxa kafetegia Izelaieta Urdaiazpikoa eta txanpiñoia
7 Jai-Alai kafetegia Mixte Okela, itsaskia, patata eta esnea
8 Xagua kafetegia Paquetito Xagua Gazta eta tipulina
9 Titanic Mariñella Hirugiharra, ganba eta berakatza
10 Herga Herga I Urdaiazpiko ondua eta bakailaoa
11 Zurich kafetegia Zurich Patata totila, urdaiazpiko ondua eta gazta
12 Pedreña ardandegi Bolo de Bacalhâo Bakailaoa, esnea eta berakatza
13 Urkaregi jatetxea Pincho Urkaregi Urdaiazpiko iberikoa, ahuntz-gazta, meloia, eta kipula

Afari-dastatze eta bakailao lehiaketarako izen emateak

Herriko gastronomi jardunaldiak antolatzen duen Lobiano elkarteak iragarri duenez, datorren astelehenean ekainaren 11n irekiko da jardunaldietako hainbat ekintzetan izena emateko epea. Batetik, Modesto Fabregat sukaldariak ekainaren 26an prestatuko duen dastatze-afarian parte hartzeko interesa dutenek izena eman ahal izango dute. Bestetik, bakailao txapelketan parte hartu nahi dutenek ere astelehenetik aurrera izena eman ahal izango dute. Kasu bietan joan beharreko lekua Solozabal estankoa da. Bakailao txapelketa azoka egunean, larunbat arratsaldez egingo da Orba Kardinalaren plazan.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo