Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/06

Bizkaiko abesbatzak Ermuan bilduko dira igandean

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak lurralde historikoko ‘Abesbatzen Eguna’ ospatuko du igandean Ermuan. Jardunaldia izatez jolas eta jai eguntzat hartzen dute Bizkaiko Abesbatzek, urtero txandaka herri batean biltzen baitira gehien gustatzen zaienerako eta taldeen artean adiskidetze-bazkari erraldoi bat egiteko. Herriko Pispillu eta Alboka abesbatzek egun eta ekimenaren anfitrioiak izango dira. Bizkaia osatzen duten eskualde eta bailara guztietatik taldeak etorriko zaizkigu kantatzera. Antolatzaileek iragarri dutenez 65 abesbatzek parte hartuko dute, talde horiek kide dituzten mila eta bostehun pertsona ekarriko dituztelarik. Ekitaldi erraldoi hori Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du eta horretan udalaren laguntza jaso du eta, baita ere, Foru Aldundiaren eta BBK erakundearen babesa.

Antolatzaileek adin guztietako mila eta bostehun pertsona biltzea espero dituzte, bertaratuko diren abesbatzen artean gazte eta helduenak baitaude. Talde horiek gure herriko kaleetan barrena kantatuko dute eta eguerditik aurrera kantaldi erakustaldia bateratua egingo dute Orbe Kardinalaren plazan. Erakustaldi hori txandaka eta taldearen osaketa eta ezaugarrien arabera sailkaturik egingo da: grabeak, mistoak, helduen zuriak eta neskato-mutikoen ahots zuriak. Taldeek egun horretan abestuko dituzten konposizioak Elkarteko talde teknikoaren esku daude eta kantu bakoitza zuzendari ezberdin batek gidatuko du. Ekitaldiari amaiera eman aurretik, abesbatza guztiek batera kantatuko dute ‘Agur jauna’. Ondoren kideek elkarrekin bazkaltzera joan dira.

Egitaraua


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo