Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/06

Udal liburutegiak ekaineko nobedadeak aurkeztu ditu

Udal liburutegiak hasi berri dugun ekaina honetarako zerbitzura bildu dituen literatur eta ikus-entzunezkoen ale eta nobedadeen berri eman du. Horretarako erabili duen kanala posta elektronikoa izan da. Oraingo hau mota honetako hirugarren bidalketa izan da hau, eta mezuarekin batera pdf formatuko agiri bat erantsi zaigu, zerbitzuak erosi eta eskuratu dituen heldu eta gazteentzako ale eta ikus-entzunezko materialen berri emanez. Nobedadeak generoetan sailkatuta datozkigu eta fikzio edo ez fikzioko atalean kokatzen dira. Agirian ikus-entzunezko bideoko disko digitalak (dvdak) eta musikako disko konpaktuak ere jasotzen dira.

Udal liburutegiak ekimen honi ofizioz hasiera eman zion apirilean, orduan hasi baitzen banaketa zerrenden sistema hau erabiltzen. Nolanahi ere, informazio hori jasotzerik nahi ez duenak, udal liburutegian bertan aditzera ematea besterik ez du, bidalketa gehiagorik egin ez diezaioten

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo