Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/06

Udal Merkatu plazako igogailua prest dago martxan jartzeko

Udal merkatu plazako igogailua prest dago, martxan noiz jarriko zain. Udal Hirigintza saila azken izapide administratibo baten zain, azpiegitura berri hori zerbitzuan jartzeko. Izapidetzeke falta den azken tramitea Eusko Jaurlaritzaren Industria saileko teknikarien ikuskapena da, sail horren aldez aurreko oniritzia jasotzea nahitaezkoa baita. Eraikin horretako hiru solairuetarainoko pertsonen irisgarritasuna errazteko eta komunikazioa hobetzeko jarri da. Horretarako merkatuan orain artean zegoen karga-igogailuetako bat pertsonendako igogailu batez ordezkatu da. Orain arte, pertsonek ezin izan dugu karga igogailurik erabili, horiek bertako merkatariek genero eta merkantziak altxatzeko soilik baitziren.

Igogailua egokitu eta instalatzeko lana Felesa, S.M.ak egin du, eta egokitzapenagatik ia 24.000 euro jasoz. Igogailu berri hori hidraulikoa da eta bertan 8 pertsona kabitzen dira, har dezakeen gehienezko pisua 600 kilo direlarik. Igogailua eraikinaren hiru solairuetan geldituko da eta bera altuerak zortzi metro eta erdiko luzera izango du, solairu horien artean dagoen tarteari aurre egiteko. Kabina berri hori metalezkoa da, formikaz estalita dago eta atzeko aldeko bere hormaren erdia hartuko duen ispilu bat du. Aparailua homologatua dago eta legeriak mugitzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonak ere erabiltzeko prest dago, gomendio guztiak kontutan hartuko baititu. Kabinako botoiak argidunak dira eta bertako hizkiak erliebedunak edo ukitzekoak izango dira (braillen idatzitakoak) itsuek erabiltzerik izan dezaten.

Igogailu berriaren atea, merkatuko 2. solairuan. Horren atzeko aldean, karga-igogailua ikusgai.Azpiegitura berriaren argazkia, plazako lehen solaiturik ateratakoa.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo