Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/05

Ermuan landutako berezko talentua

Zazpi neskatila ermuarrek sariak eta lehenengo postuak lortu dituzte Haur Kantarien Bizkaiko azken txapelketan. Finala igande goizean egin zen Bilboko Arriaga antzoki ikusgarrian eta ermuarrek lehiaketako hainbat txapela bereganatu zituzten beren saio eta modalitatetan kantatu ondoren. Jardunaldia hunkigarri eta urduritasunez beterikoa suertatu bazen ere, azkenean poza nagusitu zen Ermutik joandako hogeita hamar pertsonen artean. Sei neskatila gaztek ‘talde musikadunaren’ saria bereganatu zuen, Alaitz eta Maider bikotearen ‘Txanpon baten truke’ kantaren bertsioarekin. Talde hori ondokoek osatzen zuten: Sara Iglesias, Helena Arrizabalaga, Nagore Ugarteburu, Idoia Hernández, Nerea Verguizas eta Jone Cónsulek. Lehenengo laurak ahotsa ipini eta kantatu egin zuten eta, beste biak, instrumentuak jo zituzten: Nereak pianoa eta Jonek gitarra elektrikoa, hain zuzen ere.

Txapela jaso zuten neskatila taldea Arriaga antzokiko eskaileretan, Silvia Izarra eta Eva Zubizarreta irakaskeekin batera

Baina igandeko goiz arrakastatsu hori ez zen horretan geratu, Leire Elustondo Gazteak ere txapeldunorde geratu baitzen bakarlari eta musikarien atalean. Honek pianoa jo eta ‘Maitia nun zira’, abesti herrikoia musikatu zituen, sailkapeneko bigarren postua eskuratuz. Neskatila gazte hauek Ermuko ‘Alboka’ Musika Eskolaren izenean aurkeztu ziren txapelketara, bertako ikasleak baitira eta, ikus daitekeenez, ikasle fin eta nabarmenak gainera. Berezko talentua duten horietakoak. Alboka Musika Eskolako zuzendaria den Eva Zubizarreta pozarren agertu da, adierazi digunez, ‘sariak egiten dugunaren lekuko da, uzta, eskolaren lana azalarazi baitute’.

 Bujalance herriko ordezkariekin hitz egin zen unea, haiek pantaila handian ikus daitezkeelarik

Saritutako neskatila guztiak Anaitasuna Ikastolako eta Alboka Musika Eskolako ikasle dira. Seikoteko kideak hamalau-hamabost urte dituzte eta DBHko hirugarren mailan daude. Larunbatean, taldeak herriko bertan kantatu zuen, ikastetxeak urteroko Ikastola eguna ospatzen zuela eta egitarauan parte hartu eta zuzenean kantatu baitzuten. Txapelketa Euskal Kantuzaleen Elkarteak-Kantagintzak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK erakundearen babesaz. Ermuarrek finalean sartzeko, hala Mungian nola Basaurin aurreko asteetan eginiko sailkapen ekitaldietan parte hartu behar izan dute.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo