Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/04

Bolivia, herri handia zentzu guztietan

Hilabete eskas darama Ermuan Carlos eta Sherley bikoteak. Boliviatik etorri berriak dira eta bertan eskolaratu dituzte beren seme-alabak. Gaztetxoak bereganatzeko izugarrizko abilezia dutela erakatsi dute, munduko ipuin kontalarien barne, ostegun arratsaldean udal liburutegian eginiko azken saioan. Saio horretara 5 urtetik 11ra bitarteko hamazortzi neskatila eta mutiko bildu ziren, bikoteak esateko zuena arreta handiz entzunez Saioa entretenigarriago egiteko xedez, ikus-entzunezko materiala erabili zuten eta horretan beren herrialdeko eta Santa Cruz herriko hainbat bitxikeri kontatu zituzten. Horretarako, argazkiez eta datuez baliatu ziren, hango eta hemengo neurri eta kopuruak alderatuz, umetxoei ulergarriago egiteko. Boliviako musika mota desberdinak jarri zizkioten gazteei eta saioari amaiera emateko, gaztetxoek egindako galdera sortarekin amaitu zuten. Geografia eta historiari buruzko klase praktikoa benetan!

 Saiora bertaratutako gaztetxo taldea, azalpenak adi entzuten

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo