Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/01

Laguntza eta diru-laguntzak izapidetzeko epea zabalik

Ermuko Udalbatzak aurten ia 320.000 euro laguntza eta diru-laguntzatan banatuko ditu herriko talde eta gizarte eragileen artean. Deialdia zabaldu berri da eta horiek eskatu nahi dituztenek agiri eta eskabideak aurkezteko ekainaren 18ra arteko epea izanen dute. Eskabideak aurkezteko, interesdunek, astelehenetik ostiralera bitartean udaletxeko Erregistro Orokorrera joan behar dute, goizeko zortzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bi eta erdietara bitartean. Udalak diru-laguntza deialdia arautzen duten oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu, maiatzaren 24 eta 25eko aleetan hain zuzen ere. Halaber, deialdiaren berri eman du etxebizitzetako portaletan jarri duen informazio oharren bidez. Programa, proiektu eta jarduerak gauzatzeko eskatu daitezkeen alorrak guztira hamar dira, ondokoak hain zuzen ere: kirola, ingurumena, osasuna, kultura, gazteria, gizartekintza, hezkuntza, nazioarteko lankidetza, aukera berdintasuna eta euskara.

Deialdia arautzen duen araudia, alor bakoitzari dagozkion oinarriak eta eskabide ereduak kontsulta gai eta behera kargatzeko moduan jarri ditugu web gune korporatibo honetan, eta ‘Abiapuntu’ deritzogun bulego birtualean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo