Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/01

Ermua Hiria 2007ko Literatur lehiiaketako sariak esleitu dira

Ermua Hiria XIII. Literatura saria aurtengoan Nafarroara joan da, hain zuzen ere Fustiñana herrira. Epaimahaiak Manuel Arriazu Sada saritu du, “Se veía venir” lanarengatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Oviedora (Asturias) joan da ataleko akzesita, Mario Quirós Lobosek idatzitako “Ahasverus” lanarengatik, hain zuzen ere.

Euskarazko narratiba saria Tania Alonso Estevez ermuarrari eman zaio, “titipuntak” titulakoagatik. Miren Iriondo Odriozaola usurbildarrak akzesita eskuratu du, “Aingerua maletategian da” obragatik. Narratiba ataleko saridun bakoitzak 425 euro eskudirutan jasoko du.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria a Manuel Terrín Benavidesi egokitu zaio, “Balda por una muñeca rota” olerkiagatik. Euskarazko irabazlea a Jon Joseba Aizpurua Antia usurbildarra izan da, “Zure zain” konposizioarekin. Poesia generoan eta gaztelania atalean akzesita eskuratu du, Valladolideko Eumelia sanza Vacak “Lo que cuesta olvidar” lanari esker. Euskarazko olerkietan akzesita hutsik eta inori esleitu gabe utzi da. Saritutako lan guztiak web gune honetan ikus eta irakur daitezke, udal liburutegiaren loturan. Poesiako irabazle bakoitzak 275 euro eskuratuko ditu. Akzesitarekin saritutakoek, aldiz, José Morla Diez artisauak irakurketari buruzko alegoriaren oroigarria hartuko dute.

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, lehiaketara aurkeztutako lan kopurua iaz baino handiagoa izan dela. Horietatik, 57 narratiba atalean eta beste 36 olerki edo poemetan. Euskarazko narratiba modalitatean 13 lan aurkeztu izan dira, eta poesigintzan bat bakarra.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute; Imanol Alvárez Arruti, udal liburutegiko bazkideak, Rocío Juárez San Pelaio ikastetxeko irakasleriaren izenean eta Isabel González, Angela Rabadán eta Miguel Fernández udal liburutegiko langileak. Euskarazko epaimahaikide izan dira Kaltxango AEK euskaltegiko Mari Feli Mantzisidor, udal euskaltegiko irakasle Gotzone Txurruka, udal euskara zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri, eta udal liburutegiko arduraduna Sara Gago.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo