Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/01

Labotika taldeak, La Celestina antzetuko du gaur

Extremadurako Labotika taldeak ‘La Celestina: de la pasión al revolcón’ obra antzeztuko du gaur gauean, Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan eta dohainik. Obra Fernando Rojasek idatzitako ‘La Celestina’ klasikoaren egokitzapena da, herriko Extremadurako Kultur Zentroak antolatu eta bere aste kulturalen programa txeratutakoa. Antzezpenean parte hartzen duten aktoreak ondoko hauek dira: Evita Peroné, Bola, Belén Dadá, Fifi-Conchita Miranda eta J.B. Corrales.

Urteak dira Labotika taldeak kabareta jeneroa aitzakiatzat erabiltzen duela probokazioz jositako istorioak kontatzeko, zeintzuk askotan gizarte bizitzarekiko hautsak arrotzen dituzten. Gai guztiak ukitu dituzte eta Extremadurako talderik ospetsuenean bihurtu dira. Oraingoan obra klasiko bat moldatzera ausartu dira. Celestinak Labotika taldeak uztartzen dituen elementu guztiak ditu, pertsonaia ausarta eta lotsagabeak; kalekoak, hizkera garratza eta zenbait unetan gordina. Argumentua foiletoi-gisa egituratuta dago eta kartsua da. Ohe, diru, sexu, eta odol eszenak ageri dira. Egokitzapenak elementu guzti horiek muturrera eraman ditu eta umore dosi handiak gehitu dizkio. Juan Goytisoloren idazlearen hitzetan La Celestina literaturako obra bortitz eta ausartena da eta, kasu honetan, Labotika taldeak, komiko eta sentsualenean bihurtu du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo