Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/01

Bulego birtualaren bidez 9 espediente izapidetu ditzakegu

Udal honen bulego birtualak, jada, hirigintza alorreko bederatzi espediente on line izapidetzeko aukera eskaintzen du. Bulego birtual hori izatez web aplikazio bat da, Udalaren web-gunean txertaturik dagoena eta udalarekin izapideak on line egitea ahalbidetzen duena. Teknikoki esanda, erakundean espedienteak kudeatzeko erabiltzen dugun programa (AUPAC izenekoa) web-gunerako egokitutako bertsioa da. Aplikatiboak herritarroi tramiteak modu erabat seguruan egitea ahalbideratuko digu, herritarren ziurtagiri digitala erabiliz eta horri esker. Abiapunturen bidez herritarrok erakundearen aurrean izapidetu ahal izango ditugu, bertan gauzatzen dituen espediente administratiboak 7 pauso errazen bidez. Gainera eskari eta izapideen egoera une bakoitzean zein den ere jakiterik eta erabakitakoa ezagutzerik izango dugu, jakinarazpenetarako gutunontzia dela medio.

Tresna informatiko horri esker herritarrok atzera eta aurrera ibili beharrik gabe urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan on line izapideak egin ahal izango ditugu, segurtasun eta juridikoki balio osoz. Izapideak betetzeko denbora murriztuko dira, erantzun azkarragoa emanez, gainera kudeaketak (eskariak, ordainketak, agiriak erregistratzea, eta abar) leku bakar batean zentralizatu eta egin ahal izateak herritarroi mesede egingo digu, eliz bueltan ematen ibili beharrik izango ez dugulako eta denbora aurreztuko dugulako. Aplikatibo berri hori apurka-apurka elikatzen eta osatzen jarraituko da, laster hirurogei espediente inguru gauzatu ahal izango direlarik. Une honetan, martxan jarri berri dagoenean, oso-osorik bederatzi espediente jarrita ditugu jada, tresnaren erantzuna edo doikuntza ongi doazelako. Egun abiapunturen bidez hirigintzako bederatzi espediente gauzatu ditzakegu osorik. Nolanahi ere, gainerako hirurogeita hamarrak nola izapidetu eta horiei buruzko agiri eta argibideak ere kontsultatu ditzakegu, oraintxe bertan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo