Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/30

Gazteentzako bidaia Madrilera

Gazteria Informatzeko Zerbitzuaren bidez, Gazteria zinegotzigoak aurtengorako antolatu duen bigarren kultur eta aisialdiko bidaia Madrilera izango da. Txangoa ekainaren 30 eta 31tik uztailaren 2ra bitartean gauzatuko da. Bidaia horretan 14 urtetik 20ra bitarteko berrogeita hamabi gaztek eta lau begiralek hartu ahal izango dute parte, antolatzaileek autobus bat kontratatu baitute. Bidaiak barne hartzen ditu joan-etorria, Casa de Campo delakoan Richard Schirrmann izeneko aterpetxean bi gauetan ostatua hartzea eta pentsio erdiko erregimenean, hau da gosari eta afariarekin. Taldeak diputatuen kongresua bisitatuko du eta Warner Bros produktorearen parkea ere bai. Bueltako egunean, igande eguerdian, Burgosen geldituko dira herria ezagutzeko. Hori guztia, 50 euro ordainduta, Ermuan erroldaturik daudenen kasuan eta 60 € ermuarrak ez direnenentzat.

Txango horretan parte hartzeko interesa duten pertsonak datorren astelehenetik, ekainaren 4tik aurrera izena eman dezakete, ekainaren 14ra edo dauden lekuak bete bitartean. Izena emateko interesdunek orriak bete, NAN aren fotokopia entregatu eta kuota ordaindu behar dute. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Lobiano Kultur Gunean kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono zenbakia ondokoa da: 943708700. Posta elektronikoz idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij-gib@udalermua.net.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo