Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/29

UKEk ur-jarduera eskaintza zabala egin du udarako

Udal Kirol Erakundeak udan eskainiko dituen ur-jarduera ugarien berri eman du. Erakundeak igeriketako ikastaro trinko eta bereziak antolatu ditu ekaina eta uztaileko lau asteetan zehar gauzatuko dituenak. Ikastarook ekainaren 25an hasi eta uztailaren 20an bukatuko dira, astelehenetik ostiralera bitartean gauzatuz. Ikastaroak parte-hartzaileen adinaren arabera programatuta daude eta, mailak hastapenean hasi eta hobekuntzara artean emango dira. Izen emate epea zabalik dago atzotik eta izena eman nahi duten pertsonek kiroldegiko sarrerara bertara joan behar dute. Ikastaroen eta baldintzen berri zehatza ikusi nahi dutenek, beheko informazio gehiago atalean sakatu programa bere osotasunean ikusi ahal izateko.

Igeriketako -ikastaro trinkoak– Uda 2006” programa bi helbururekin eratzen da; alde batetik, ahalik eta Ermuar gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea, eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun, higiene eta fisiko ohiturak lor dezatela, ahalbideratuko duten oinarrizko abilezia motorrak finkatzea. Programaturiko jarduera oro gizarte-kohesioa uztartzen duen konfiantzazko eta begirunezko klima batean burutuko dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo