Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/29

José Luis Araujo, Durangalderako ahaldun atera da

José Luis Araujo Araujo alkateorde ermuarra Bizkaiko Batzar Nagusietarako ahaldun atera da, Durango-Arratia muga barrutian aurkeztu ondoren, igandean egindako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan. Politikariak bateratu egingo ditu udal eta eskualdeko ordezkaritza lanak. Igandeko hauteskundeetako emaitzen arabera, Ermuko Alberdi sozialistaren poza bikoitza izan da batetik, hautesleen babesa eta alkatetza lortu zuelako eta, bestetik, zerrendako kide batek udalerria eta eskualdea bera Batzar Nagusietan ordezkatzeko behar besteko babesa eskuratu izan zuelako. PSE-EE/PSOEk eskualdean guztira 23.803 boto eskuratu zuen (%26,38) eta kopuru horrek ahalbidetu die hiru (3) ahaldun lortzea. Boto horietatik 3.542 boto-txartel Ermuan bildu ziren. Araujok ordezkaritza lan hori Iñaki Egaña eta Mª Pilar Rios taldekideekin konpartituko du.

Ezkerretik eskumara, Jose Luis Araujo, Carlos Totorika eta Rosa Etxeberria, Lobiano inauguratu zen egunean

José Luis Araujok udal politikan eskarmentu eta esperientzia zabala du, Totorika buru izan den azken lau legegintzaldietan zinegotzi izan delako. Lan eremuan ere, lankideen ordezkari izan baita UGT sindikatuarekin. Legegintzaldi horietan egituran pisu handia duten Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza eta Gizarte Ekintza alorreko arduraduna izan da. Jose Luis Araujok 51 urte ditu, ezkondua dago eta seme eta alaba baten aita da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo