Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/27

Hauteskunde-mahaiak eratu eta kolegioak zabalik normaltasunez

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Udaletako gobernu eta Bizkaiko Batzar Nagusiak hautatuko diren jardunaldi honetarako. Hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira ez baita egon inolako arazorik. Hori bai, betiko moduan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gutxi batzuk berandu ailegatu edo agertu ez diren arren. Egoerari aurre egin zaio mahai presidente, 1. edo 2. bokalen ordezkoekin. Dagoeneko hauteskunde-kolegio guztiak zabalik daude eta, jada, ermuar goiztiarrenek hasi dira bozkatzen. Normaltasuna, nagusi da. Eguna behe-lainoz argitu du, hots-beroa 9 gradukoa zen eta ateri zegoen.

 Hauteskunde-mahaiak eratzeko izendatutako pertsona taldea, gaur gizean deitzen zitzaien unean

13.524 pertsonak bozkatu dezakete

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 13.524 pertsonek bozkatu ahal izango dute gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuak guztira 16.374 biztanle daude erroldaturik. Gaurko Udal hauteskundeetan bost hautagai-zerrendei eman diezaiokegu ermuarrok gure botoa. Hautagai-zerrenda horiek eta horietan buru doazenak ondorengoak dira:

Lurraldeko Batzar Nagusietarako aurkeztu diren partiduak zazpi dira, arestian jasotako bostak eta Euskal Herriko Karlista Alderdia eta Alderdi Humanista.

Udal kiroldegiko hauteskunde-kolegioan bozkatu duen lehen pertsona. Udal merkatuan bozkatu duen lehenengo pertsonen taldea.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo