Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/27

Hautesle erroldaren heren bat bozkatu du arratsaldeko ordu 2etara bitartean.

Ermuko hautesleen %33,5 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentaia duela lau urte baino zertxobait txikiagoa da, nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen herenak bozkatu du gure herrian. Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ia ezer ez esatekorik, betiko moduan beren hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila galduta ibili direnez gain. Gainerakoan, bitxikeri txikiren bat edo beste, partidu politiko zehatz baten mahaiaren bila ibili den hauteslea bezala, alderdi zehatz bati eman nahi baitzion bere botoa. Halaber, udaltzainek automobil baten kapotaren gainean lo eta edanda zegoen gazte bat aurkitu eta esnatu dute. Itxura denez, gaztea parrandan ibili omen da gau osoan eta etxera erretiratu aurretik bozkatzeko asmoa izan du.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lobianoko kolegio berrian bozkatu duten pertsonak. Lobiano Kultur Guneak gaurkoan izan duen sekzioetako bat.

Ermuan gaur ‘Euskal Jaia’ ospatzen da eta horren eraginez inguruko eskualdeetako dantza talde ugari etorri zaizkigu herrira. Dantzariek gurek ale eta plazak kolorez jantzi dituzte eta kalean izugarrizko giro on aizan da. Eguna fresko argitu duen arren, orduak igaroa ahala ostarteak zabaldu eta eguzkiaren berotasuna ere sentitu izan dugu, zenbait momentutan bero larregi sentitu ere. Euri tantak ere izan dira eta, Txindurri eta Gure ametsa taldeko antolatzaileek, arratsalderako iragarrita zegoen dantza erakustaldia eguerdira aurreratu dute, arratsaldean erauntsiak izan daitezkeenaren beldur. Arratsaldean, nolanahi ere, dantzarien saio gehiago izanen dira, eguraldia laguntzen badu behintzat.

Txindurri dantza eta txistu taldeko kideek Goiko parkean dantzan. Lekeitiotik etorritako dantzari txikien taldeetako bat.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo