Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/27

PSE-EE-PSOEk eta Totorikak konfiantza berritu eta alkatetzari eutsiko diote

Ermuko Partidu Sozialistak gaurko udal hauteskundeetan bozkatu duten gehiengoaren babesa lortu du, Carlos Totorika hautagaia buru zuen zerrendak 3.709 boto bildu baititu (%48,66). Boto horiei esker sozialistek hamazazpitik bederatzi zinegotzi izango dute hurrengo legegintzaldian, hau da gehiengo osoa. Bigarren alderdi gisa Partidu Popularra suertatu da, 1559 txartel eta 4 zinegotzi eskuratu dituelako. Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJ-PNVri egokitu zaio 1.055 boto eta 2 zinegotzirekin. Azkenik, sailkapenean eta aurrekoarengandik oso hurbil EB-Berdeak izan da laugarren 924 txartel eta beste bi ordezkarirekin. Azkenik, esan Eusko Alkartasunak ez duela ordezkaririk lortu, 246 botoek ez baitira nahikoak izan. Ermuan hautesleen %60 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, bederatzi puntu jaitsiz. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

2007-2011 legegintzaldian Ermuko Udalbatza osatuko dutela aurreikusten direnen zerrenda ondorengoa da:

2007-2011 legealdiko udalbatzaren osaketa seguruenik
Postua Talde politikoa Izena eta abizenak Argazkia
1 PSE-EE PSOE Carlos Totorika Izagirre jauna Don Carlos Totorika Izagirre
2 PSE-EE PSOE Leire Zapico Reol andrea  
3 PSE-EE PSOE Félix Prol Salgado jauna Don Félix Prol Salgado
4 PSE-EE PSOE José Luis Clemente Albiz jauna Don José Luis Clemente Albiz
5 PSE-EE PSOE Natividad Alonso Estalayo andrea Doña Natividad Alonso Estalayo
6 PSE-EE PSOE José Luis Araujo Araujo jauna Don José Luis Araujo Araujo
7 PSE-EE PSOE María Asunción Ardanza Tellería andrea Doña María Asunción Ardanza Tellería
8 PSE-EE PSOE Miguel Ledesma Piñeiro jauna Don Miguel Ledesma Piñeiro
9 PSE-EE PSOE Victorio Ferrero Fernández jauna Don Victorio Ferrero Fernández
10 PP Fernando Lecumberri Gaisan jauna Don Fernando Lecumberri Gaisan
11 PP Jesús Martín Díaz jauna Jesús Martín Díaz jauna
12 PP José María Cordón Gil jauna Don José María Cordón Gil
13 PP Virginia Arroyo Aburto andrea Doña Virginia Arroyo Aburto
14 EAJ-PNV María Angeles Gorrotxategi Arrizabalaga andrea Doña María Angeles Gorrotxategi Arrizabalaga
15 EAJ-PNV Maider Totorika Olaizola andrea Doña Maider Totorika Olaizola
16 EB-B Rosa María Caballero Rubio andrea Doña Rosa María Caballero Rubio
17 EB-B José Luis Gimeno Lasanta jauna Don José Luis Gimeno Lasanta

Gauzak aurreikusita dauden bezala eta gorabeherarik ez badago Udalbatza berria ekainaren 16an eratuko da Osokoaren ezohiko bilkura batean. Bilkura hori larunbat goizez egingo da. Datozen lau urtetarako alkatea ere bilera horretan aukeratuko delarik.

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo