Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/25

Maiatzak 27ko hauteskundeak: jardunaldiari jarraipen berezia

Ermua Hiriko web gune honetan lanean dihardugun langileak bat egingo dugu igandean hauteskunde eguna gorabeherarik gabe eta egoki atera dadin lan egingo duten gainerako guztiekin. Udal eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak ematen duen guztia kontatuz. Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketaren eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Ondoren kalean izango gara giroa eta gertatutakoak jaso eta kontatzeko, protagonistei hitza emanez. Arratsaldeko ordu bietan partaidetzaren lehenengo datuak eskainiko ditugu eta, seiretan, paratdietzaren bigarren aurrerapen bat, hauteskunde-kolegioak itxi baino bi ordu lehenago. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek kaleratuko ditugu. Azkenik, egunari amaiera emateko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoen lehen balorazioak biltzen ahaleginduko gara.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo