Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/24

Ekuadorreko ordezkarien saioa oso entretenigarria izan zen

Munduko ipuin kontalarien bigarren saioak hamabost gazte bildu zituen bart arratsaldean. Atzoko saioaren protagonistak Ekuador herriko bost ordezkari izan ziren. Ordezkariok udal liburutegiko gela apaindu zuten herrialde hartako artisau produktuekin eta baita hamaka batekin. Saioari Yolandak eman zion hasiera, ipuin herrikoi bat kontatuz. Ondoren gaztetxoekin jolasean aritu ziren asmakizunen bitartez. Ondoren beste kide batek Ekuadorreko indigenen gauzak, tradizioak, bizi-baldintzak eta merkatuetan ikusten ditugun pertsonak ile luzea eramatearen arrazoia erlijioan datzala azaldu zuen. Azken ordezkariak Ekuadorren bere bizitzako lehen urteetan, gaztetan, eta eskolan bizi izandako pasadizoak kontatu zien. Amaitzeko abesti bat kantatu zien, beren banderan erabilitako koloreen zergatia ulertzen laguntzeko.

Saioari amaiera eman aurretik, bertaratutako guztiek Ekuadorreko gaileta eta bonboi tipikoak jan eta konpartitu zituzten. Hurrengo saioa datorren astelehenean egingo da eta hori Venezuelari dedikatuko zaio.

 Ekuadorreko saiora atzo arratsaldean bertaratu ziren gaztetxoen taldea  Hego amerikako herrialde horretako ordezkari bi bertako hainbat aspektu kontatzen


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo