Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/24

Plazako pilotalekua pintatu eta berritu egin da

Orbe Kardinalaren plazako pilotalekua pintatu eta berritu egin da azken asteotan. Udal Kirol Erakundeak egin beharreko lanak koordinatu eta errotulazio berriaren kostua gain hartu du. Horretarako hitzarmen bat sinatu du Bilbao Bizkaia Kutxa entitatearekin, hitzarmen hori indarrean izango da bi urtez eta horren bidez erakunde finantzarioak pintura gastuak ordainduko ditu. Pilotalekua berde kolorez pintatu da eta ezker hormako zenbaki eta markak zuriz. Halaber, frontisaren goiko aldean jarri diren logotipo eta irudi korporatiboko markak ere zuriak dira. Pintura lanen aurretik hormak txukundu eta konpondu egin behar izan dira nahiko alperrik galduta egon direlako, frontoia zabalik baitago eta eguraldiaren gora-behera eta eraginak jasaten baititu. Instalazioa orain dela zazpi urte -2000. urtean- pintatu zen azken aldiz. Pilotaleku horretan ekaina eta uztailean zehar, eta eguraldia lagun den egun eta arratsaldeetan Ermua Hiriko paleta txapelketa jokatuko da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo