Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/22

Gazteentzako jarduera eskaintza berri eta zabalagoa

Gazteria zinegotzigoak datozen ekaina eta uztailerako programazio berria kaleratu du. Programazioaren berrikuntzarik behinena eskaintza zatikatu eta adinaren arabera egokitu izana da. Horrela agenda berri horrek gazte talde birentzako launa proposamen jasotzen ditu, batetik ohiko orokorra eta, 17 urtetik 25era bitartekoentzat eta, bestetik, 12 urtetik 16 bitarteko gaztetxoentzat. Lehenengo taldearentzako proposamenean espezialitate ezberdinetako hiru tailer eta hitzaldi bat planteatzen zaizkie 17 urtetik 25era bitarteko gazteei. Lehena, eskulanen alorrekoa da birziklatzea eta objektuak konpontzeko teknikak proposatzen dira. Bigarren tailerrak, argazkilaritza digitala landuko du eta hirugarrenak ongizate-teknikak jorratuko ditu. Hitzaldian, aldiz, bidaia nola antolatu azalduko da. Proposamen guzti horiek asteko egunetan zehar gauzatuko dira ekainetik uztailera bitartean.

Gazteagoentzako bigarren proposamenak ere lau jarduera dakartza, 12 urtetik 16ra bitartekoentzat. Jarduerak lau ikastaro izango dira, ondoren zerrendatzen diren espezialitatekoak: defentsa pertsonala, batuta, capoeira eta dantza arabiarrak. Ikastarook ekainean gauzatuko dira. Berrikuntzen atalean, bestalde, aipatu behar dugu hemendik aurrera jarduera bi edo gehiagorako izena ematen dutenei %10eko deskontua egingo zaiela izen-emate kuotan. Jarduera guztiak Lobiano Kultur gunean egingo dira.

Ikastaroetarako izen emate epea zabalik dago eta maiatzaren 31n itxiko, hori barne. Ikastaroetan izena emateak pertsonako kuota bat ordaindu behar izatea dakar. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, horretarako, haien izaera kreditatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituztelarik. Ikastaroetako saria izena ematen denean ordaindu behar da eta, ordaindutako hori ez da inolaz ere bueltatuko, interesatuak atzera egiten badu. Tokiak mugatuak dira. Izen emateak Lobianoko bulegoetan egin behar dira, Gazteria Informatzeko Bulegoa bertan baitago. Bulego horren ordutegia arratsaldeko lau t’erdietatik gaueko bederatzietara bitartekoa da. Argibide eta zehaztasun gehiagorako, ikus agenda.

 

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo