Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/22

Lan bilaketan orientatzeko tailerra gazteentzat

Udal Gizarte Ekintza eta Sustapen ekonomikoko, Enplegu eta Trebakuntza sailek lan bilaketan orientatzeko tailerra eskainiko diete herriko gazteei. Tailerra 16 urtetik 18ra bitarteko gazteentzat izango da eta bihar hasiko da. Ekimenaren helburua gazteei lan munduaren benetako egoera eta horretara sartzeko izan dezaketen aukerak azaltzea da. Tailerrean lana bilatzeko izan ditzaketen baliabideen berri emango zaie eta horiek modu eraginkorrean nola erabili adieraziko. Ekimena udal sail horien arteko lankidetza eta elkarlanaren emaitza da eta tailerrean bi sailetako teknikari eta langileek hartuko dute parte. Tailerra hiru egun ezberdinetan gauzatuko da, egun bakoitzean ordu beteko sainaren bidez. Tailerra Lobiano Kultur Gunean eginen da arratsaldeko seietatik zazpietara bitartean. Esan bezala tailerra bihar, maiatzak 23an, hasiko da, hilaren 30ean jarraituko eta ekainaren 6an bukatuko.

Ekimenaren jatorria familiak atenditzeko zerbitzuan dago eta herriko gazteei zuzendutako tailer multzoen lehenengoa da. Horietan gazteek interesatzen zaizkien gaien inguruan hausnarketa egiteko eta informazio zuzena jasotzeko aukera izango dute. Tailerrotan kezkatzen dien hainbat gaiei buruz eztabaidatu eta galdetu ahal izango dutelarik.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo