Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/21

Gaur albiste da…

Udal liburutegiak atal berri bat jarri du bere zerbitzuan, tituluko lelopean. Liburutegiko sarreran erakustoki berri bat jarri du, non egunero azpimarratu nahi duen bi albiste jarriko ditu ikusgai. Jarritakoetatik bat euskaraz izango da eta bestea gaztelaniaz. Horien azpian, albistean jaso edo landutakoaren inguruko materiala jarriko du, besteak beste, musika, filmak edo zerikusia duen materiala.

Ekimenaren helburua liburutegian dauden materialei gaurkotasun eta protagonismo puntu bat ematea da, horien egunero hedabideetan agertzen diren gauzekin erlazionatuz gero. Hasiera baten, materiala eta albisteen aukeraketa hori udal liburutegiko lankideek egingo dute, baina etorkizunean irakurle eta erabiltzaileek proposatukoak jarri nahi dituzte, jendearen iruzkinei jarraituz.

Udal liburutegiak hasi berri duen sekzio berriaren  erakustokiaren argazkia

Aukeraturiko lehenengo gaia Gernikako bonbardaketaren urteurrena izan da. Hori dela eta, gomendatutako irakurketa eta liburuak ondoko hauek izan dira: euskaraz, Gernika Belaunaldia, Gernika: drama historikoa bi partean berezia y Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian; eta gazteleraz, berriz: La destrucción de Guernica y La Guerra Civil en el País Vasco.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo