Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/18

-Desmontando a Shakespeare- lana antzeztuko da gaur Zineman

‘Extra-vagante’ teatro taldeak ‘Desmontando a Shakespeare’ obra antzeztuko du gaur Ermuan. Antzezpena Zineman egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Eduardo Bertoglio, Horacio Gabín, Hernán Gené eta Rubén Panunzio laukotearena da. Obra Hernán Gené argentinarrak zuzentzen du. Antzezpenean ondorengo aktoreek parte hartzen dute: Juanma Rodríguez, Fernando Sánchez-Cabezudo, José Troncoso eta Miguel Uribe. Sarrerak 8 € balio du eta aldez aurreko salmentari astelehenean ekin zitzaion arren, oraindik badira sarrerak salgai. Geratzen direnak gauean, takilan bertan salduko dira.

Sinopsia

Konpainiako lau aktoreak William Shakespearek idatzitako lanetako zatiak berreskuratzen dituzte. Horrela, Otelo, Romeo edo Julieta bera izango dira interpretazioaren maratoi zoro honetan. Nola daiteke posible Hamlet izatea eta, jarraian, aktore bera Julieta emakumea? Obra honek atzerki zahar isabelinoaren antza du, paper guztiak gizonezkoek interpretatzen zituzten garaian. Bestalde, muntaiak Hernán Gené argentinarraren ikutu nabarmena du, 'clown' modalitatearen maisu baita bera.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo