Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/05/17
Asiako zinearen hirugarren filmak amaiera emango dio gaur zikloari eta maiatzeko jarduerari. Mudo-Drogot zinematografo elkarteak antolatzen duen zine-klubeak gaur gauean ‘The Host’ tituluko luzemetraia eskainiko du. Emanaldia Ermua Zineman izango da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Filma Hego Koreakoa da, iazko 2006an aurkeztu zena. Filma Bong Jonn-Hok zuzendu zuen eta ehun eta hemeretzi minutu irauten ditu. Sarrerak hiru euro balio du.
Sinopsia
Seul hiriburuko biztanleak harriduraz begiratzen diote Han ibaiaren gaineko zubi batean dagoen objektu bitxiari. Objektua kreatura mutante eta munstro bat da, esnatu eta inguruko guztiak irentsi eta guztia hondatzen duena. Sarraski horren artean, munstroak ibai ertzean zoriontsu bizi den kioskoko gizonaren alaba bahitzen du. Armadak hainbat saio egingo ditu munstroa akabatzeko baina ezin izango du mendean hartu. Bitartean, gizona eta haren familia kideak neskatoa berreskuratzeko negoziatzen saiatuko dira…