Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/16

Ospatu liburutegiarekin bat Interneten eguna

Bihar interneten eguna dela erabaki da eta udal liburutegiak bere erabiltzaileekin bat eginez ospatu nahi du. Horregatik egunean zehar gauzatzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Liburutegiak bere erabiltzaileei deia luzatu egin die -posta elektronikoa erabilita- idatz eta konta dezaten internetek beren bizitzetan izan duen eragina eta beren ohituran zenbateraino aldatu diren. Ekimenean parte hartzen duten guztien artean liburu, disko konpaktu, dvd eta elastiko bat zozketatuko dira. Gainera jasotzen diren istorio eta mezu guztiak sarrerako panelean jarriko dira, pertsonek irakurri eta posta elektronikoa eta internet erabiltzera anima daitezen.

Bestalde, udal liburutegiko lankideek goiz guztian zehar interneten egunkariak irakurtzen ikasi nahi dituzten guztiei lagunduko diete eta nola egiten den irakatsi. Jarduera hau doakoa da eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Hori bai, laguntza zerbitzura ailegatutako hurrenkerari jarraiki emango da.

Liburutegitik interneterako sarbidea doakoa da guztientzat eta WiFi bidez egiten da. Liburutegiak sei ordenagailu eramangarri ditu 16 urtetik gorako erabiltzaileentzat eta beste bi gaztetxoentzat (erabili aurretik baimena behar dutenentzat) eta beste bat kontsulta azkarrak egin behar duten bazkideentzat. Ordenagailu horiek dohainik uzten zaizkigu erabiltzaile guztioi, pertsona bakoitzari eguneko ordu betez. Bestalde, liburutegiko fondoak kontsultatu eta bilatzeko informatikako beste hiru puntu ere badaude, non erretserbak, maileguak berritu eta entziklopediak eta bestelako materialen kontsultarako.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo