Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/16

Hasi dira Valdespina parkea eta Izelaietako ortuak egokitzeko lanak

Hirigintzako udal sailak aste honetan ekin die Valdespina parkea eta Izelaietako ortuak egokitzeko lanei. Lan horiek sailak berak hartu ditu bere gain eta udal lan taldeko langile eta azpiegiturak erabiltzen dihardu horretarako. Makineria aste hasieran sartu zen eta jada zonaldea eta landaretza kendu eta ingurua garbitu dute. Datozen egunetan eskailera batzuk egingo dituzte trenbide azpiko pasabidearen irteera eta Irulitxa tabernako zabalgunea lotzeko. Halaber, beste hainbat bide ere prestatuko dituzte lurrazpiko pasabide horretara udaletxetik bertatik joan ahal izateko edo Bizkaiko Etorbidea kalera pasatzeko.

Parkeari jarraitasuna emateko eta ibaiaren ertz biak lotzeko jarri den egurrezko zubia  ikusgai argazki honetan Lanean ari diren zonaldearen ikuspegi orokorra, zubia erreka gainean ikus dezakegularik

Bide sare horren helburua egungo parke zatia eta Izelaietaren atzeko alde hori lotzea izango da, parkea handitu eta zonalde guztia gune bakar eta bateratua balitz bezala. Horrela, parkeak zonalde berde eta lorategiak uztartuko ditu zoladura gogorragoa duten beste zonaldeekin. Elkar lotutako gune hori lortzeko xedez, duela egun batzuk egurrezko zubi bat jarri du udalak Ego ibaiaren ertzak puntu horretan lotzeko. Zubia, esan bezala, egurrezkoa da, bereziki tratatuta dago eta 14 metroko luzera eta bi eta erdiko zabalera ditu. Lan guzti horiek 115.000 euro kostatuko direla aurreikusi da gutxi gorabehera, nolanahi ere, kopuru hori gutxitu ahali zango du udalak zonaldean jartzen diren hiri-altzarien kalitatearen arabera eta zola moduan erabiltzen duenaren arabera.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo