Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/16

Bizkaiko Jabekuntza Eskolek jardunaldia egingo dute bihar Ermuan

Bizkaiko Jabekuntza Eskolek jardunaldia egingo dute etzi Ermuan, ‘Sare-lana’ tituluaren inguruan. Jardunaldia Lobiano Kultur Gunean gauzatuko, goizeko 10etan hasita. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Emakundek bultzatzen du, ’Naro’ Emakume eta Gizonezkoen Berdintasunerako Foroaren bitartez. Jabekuntza Eskolak, emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzeko estrategia dira eta horrelakoak Bizkaian Getxo, Basauri, Ondarroa eta Ermuak dituzte. Biharko jardunaldian Jabekuntza Eskolak ditugun udalerri bakoitzeko Aukera Berdintasuneko arduradun politikoek parte hartuko dute, alorreko teknikari, trebatzaile eta ikasleekin batera. Egitarauaren zehetasunak eta kronograma beheko argibide gehiagoko atalean ikus ditzakezu. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena-eman behar dute.

Badira hiru urte baino gehiago Basauriko, Getxoko, Ondarroako eta Ermuko udalek emakumeentzako jabekuntza estola martxan jarri zutela. Gaur egun, dagoeneko 600 emakume bertaratu dira lau udalerri horietako eskoletara, beharrizan eta egoera ezberdinak dituzte baita konpromiso maila ezberdinak ere, baina helburu eta jomuga bera aurkitu dute lan-eremu honetan: jabekuntza eta kontzientzia eskuratzeko bidea. Ekimen bultzatzaileek zenbait ondorio eta balorazio atera dituzte sarean egindako bide horretatik, eta lau udalerriotako esperientzien sistematizazioari esker, argiago erakutsi ahal izango digute helburua -konplexua bezain beharrezkoa-: emakumezkoen partehartze soziala eta politikoa gizartean sustatzea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo