Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/05/15
Bihar –maiatzaren 16a- Udalbatzak legegintzaldi honetako ia seguruenik azken Osokoaren Bilkura egingo du. Udalbatza arratsaldeko ordu 1etarako deituta dago Osoko Bilkura aretora, hirigintzako gai biren inguruan erabakiak hartzeko. Lehenengo gaia Urtia (Izarra 1 eta 2) Industri Sektorearen Plan Partzialaren aldaketa hasierako izaeraz onestea da. Puntu hori onartuta udalak hiri-lurrean egikaritze unitate berri bat sortuko du eta unitate horren erabilera industrialetik zerbitzu-sektorera aldatuko. Bigarren eta azken gaian, L.U.S. 03 URETA-Hirugarren sektorea sortzeko Hiri antolamendurako Udal Plan Orokorraren plan barruko 8. aldaketa behin-behinekotasunez onetsiko da, aurretik hartutako erabakia jendaurrera hilabetez jarrita egon ondore, horri ez zaiolako alegazio edo iradokizunik aurkeztu.