Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/15

Udalak laguntzak eman ditu herrian hiru enpresa berri sortzeko

Udalbatzaren Osokoak herrian eratu eta jardungo duten hiru enpresa proiektuentzat laguntzat onartu ditu. Enpresa horiek gazteek sustatu dituzte eta horien izena ondorengoa da: Tecnotag Solutions, S.M., Ruibal S.M. e ‘Hitza, komunikazio agentzia’. Hiru proiektuek Enpresak Trebatu eta Sustatzeko ‘Izarra’ Zentroa erabiltzeagatik eta jarduerarengatik laguntzak eta hobari ekonomikoak jasoko dituzte enpresaren lehen urteetan, 28. Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzen arabera. Proiektu horiek irekitze-lizentzian ordaintzetik ere salbuetsita geratu dira, ). Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzan arabera. Hobari eta salbuespenak ia 12.000 euro dira guztira.

Teknotag Identification System izeneko enpresak pertsonak eta produktuak RFID (erradio frekuentzia bidezko identifikazioa) izeneko etiketa bidez identifikatzeko sistemak garatu eta banatu nahi ditu. Sistema hori egun ohiko eta aski ezagunagoak ditugun banda magnetikoa eta barra-kodea gainditzen ditu eta etorkizuneko apustua izango da. Enpresak aipatu teknologiaz baliatuz kontrol-sistemak garatu eta salduko ditu, horretarako etiketa itsasgarriak erabiliz.

Rubialen oinarria enpresentzako furgoneten alokairua izango da, gaiak eta pertsonak garraiatzeko. Bezeroek eskaintza zabala izango dute eta, eskariari malgutasunez erantzuten saiatuko dira. Enpresak ohikoez bereizteko eskainiko duen balio erantsien artean ondokoak aipa daitezke: ibilgailuak nonahi entregatu eta jasotzeko zerbitzua, web-gune bidez erretserbak egiteko aukera eta telefonia eta nabigazio-gailu elektronikoen alokairua.

Hitza agentziak barne eta kanpo komunikazioko, harreman publikoetako, marketineko eta planifikazioko zerbitzuak eskainiko ditu. Bere lan-eremuaren barne ondokoak egongo dira: komunikazio-planak, prentsa-oharrak, ekitaldien antolakuntza eta azterketak. Enpresa sustatzaileak Debabarrerena eta Durangaldeko enpresa eta erakundeen beharrak asetzeko eta horiei erantzuteko asmoz sortzen du.

Enpresa horien kalifikazio eta laguntzak Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntzako alorrak bideratu ditu. Guztia, 1999ko uztailaren 15eko Aginduak, 99/07/31ko EBOko 182. alean argitaratutakoa, I+E (inbertsioa eta enplegua) sailkapeneko enpresak, proiektuak eta toki garapena bultzatzeko diru-laguntzen emakidarako oinarriak ezarritakoaren arabera. Gerora, oinarri horiek zuzendu egin ziren 99/12/31ko EBOko 513. alean argitaratutako iragarkiaren bidez. Horiek horrela, agindu horietan xedatutakoaren arabera, Toki udalbatzek beren lurraldearen eremuan lanpostuak eta jarduera ekonomikoak sortzeko xedez sustatu eta bultzatzen dituzten enpresa proiektuak I+E sailkapenekotzat joko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo