Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/09/14

Enpresa-ideien I. lehiaketa ikasleentzat

Udal honek Enpresa-ideien I. lehiaketa deitu du, Ermuko eta Mallabiko ikasle gazteentzat. Lehiaketaren helburua bikoitza da, batetik, enpresa-ekintzaileen kultura sustatzea eta, bestetik, Ermuko eta Mallabiko ikastetxeetan dabiltzan ikasleen sormena bultzatzea. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Batxilergoko, Erdi eta Goi mailako zikloetako eta DBHko azken ikastaroetako ikasleek. Lehiaketan 3005 euroko sari bakarra izango da, eta enpresa-ideia onenarentzat. Sari hori ikastetxeari emango zaio, eskola materialerako erabili dezan. Lanak binako edo launako taldeetan aurkez daitezke.

Epaimahaiak enplegu iturri berrien barne kokatzen diren ideiak lehenetsiko ditu, esate baterako eta beste askoren artean tokiko kultura garatzea eta hondakinak kudeatzea ditugularik. Epaimahaiak jarraituko dituen balorazio-irizpideen artean ondoko hauek daude: ideiaren originaltasuna, horren bideragarritasuna eta martxan jartzeko dituen aukerak eta bere garapen-maila. Proposamena urriaren 3tik 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean eta goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara, udaletxeko Erregistroan. Ekimen honek Europako Gizarte-Fondoaren babesa jaso du. Argibide gehiagorako jo udal Enplegu eta Eragintza Alorrera edo 943 17 91 51 telefonora deitu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo