Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/11

-Tanttaka- teatroak -Emakumeak izarapean- antzeztuko du gaur

‘Tanttaka’ teatroak ‘Emakumeak izarapean’ obra antzeztuko du gaur Ermuan. Antzezpena Zineman egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Lourdes Bañuelos eta Mireia Gabilondo bikotearena da. Gainera, azken horrek zuzendaritza lana ere gain hartu du. Antzezpenean ondorengo aktoreek parte hartzen dute: Aitziber Garmendia, Sara Cózar, Beatriz Martínez de Antoñana, Teresa Calo, Pilar Rodríguez eta Asier Hernández. Sarrerak 10 € balio du eta aldez aurreko salmentari astelehenean ekin zitzaion arren, orain badira sarrerak salgai. Geratzen direnak gauean, takilan bertan salduko dira.

Sinopsia

‘Emakumeak izarapean’ lana sexuaz mintzatzeko ikuskizuna da; emakumeen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Agertoki gainean bost emakumezko, bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzte. Gizonezko bat ere izango da, hainbat paper jokatuko dituena: aingeru guardakoa, konpainia goxoa, terapeuta, laguna, iritsi berri bat, oroitzapen bat, aita, suhiltzaileen burua…

Gure iritzian, gizonok bezala emakumeok, burua galtzen dugu maitasunaren alorrean; nork bere burua eta aldamenekoa maitatzeko ahalmenean, berdin dio bikotekidea, laguna edo ama izan. Baina, sexua praktikatzerakoan, hain zuzen ere, maitaleak konfiantza behar du, kezkarik eza, bere buruari “joaten uztea", atseginaren labirinto zentzugabe eta plazer emailean aurrera egiteko.

Baina, aitor dezagun zintzo, hitz egiten al dugu gure sexu bizitzaz? Esaten al dugu nola pasatzen dugun ongi? Zer gustatzen zaigun eta zer ez? Norekin mintzatzen gara sexuaz? Bikotekidearekin? (...) Lagunekin? (...) Norbaitekin? (?)Zer da sexuaz mintzatzea? Hilean zenbat aldiz egiten dugun zenbatzea? Edo, hiruhilekoan?


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo