Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/10

Zine-klubean Asiako filmen zikloak aurrera darrai

Mudo-Drogot Zinematografo taldeak Asiako zikloaren barne bigarren filma proiektatuko du gaur gaueko zine-klubaren saioan. Emanaldi horretan drama bat proiektatuko da; Zineman gaueko hamarrak eta laurdenetan. Filmaren titulua ‘‘Memories of murder’ da eta Hego Korean egindako produkzioa da. 2003. urtean grabatutako luzemetraia da, ehun eta hogeita hamar minutu irauten duena. Lana Bong Jonn-Hok zuzendu du. Filmak eta zuzendariak zilarrezko maskorra jaso saria jaso zuten urte horretako Donostiako Zinemaldian. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Hego Koreako Gyunggi, probintzian 1986. urtean bortxatu eta basakeriaz hildako neska gaztearen gorpua aurkitzen dute. Bi hilabete beranduago antzerako gertaeren bigarrena, hirugarrena, eta abar. Datu guztien arabera serie gisako hiltzaile beraren aurrean dago polizía, zeinari asko kostatu zaio gertakizun horiek argitzea. Filma benetako gertakizunean oinarritzen da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo